Sistema Eragileak



Esanahia


Sistema eragilea ordenagailu batek duen programarik garrantzitsuena da, ezinbestekoa. Guztiz espezialitatuako ordenagailuak ez ezik, adibidez etxeko tresna elektrikoak, beste ordenagailu guztiak eduki behar dute, funtseskoa baita.
Sistema eragilea programa multzo bat da, erabiltzailea ordenagailuarekin komunikatzeko eta baliabideak behar bezala kudeatzeko behar duen softwarea da. Hardwarearen funtsesko kudeaketa oso konplexua da erabiltzailearentzat eta sistema eragileak sistemaren ulermena eta erabilpena errazten dio.



Sistema Eragile Ospetsuenak


  1. WINDOWS: Microsoft Windows sistema eragile komertzial bat da ordenagailu pertsonalentzat. Multzo hau Microsoftek lehen aldiz 1985. urtean aurkezut zuen eta gaur egun konputagailu pertsonalen merkatu mundiala menperatzera iristi da. Windowsen bertsio berriak sistema eragile osoak dira.
  2. LINUX: Linux ordenagailurako nukleo  libre baten izena da. Software librearen nahiz kode irekizko garapenaren adibiderik entzutetsuena da. Beste alde batetik GNU/Linux deritzoguna dago, honek kernelari eta bere aplikazioei egiten die erreferentzia eta hau da SEaren izen egokia.
  3.  MAC OS: Mac OS, (Macintosh sistema eragilea), Apple Computerrek Macintosh ordenagailuentzako sistema eragileei eman zien izena. Sistema hau izan zen interfaze grafikoa erabiltzeko lehen sistema eragile komertzial arrakastatsua izan zen. Macintosh taldea, besteak beste, Bill Atkinson, Jef Raskin eta Andy Hertzfeld izan ziren.



Gehien erabiltzen den Sistema Eragilea


2010ean gehien erabiltzen zen sistema eragilea Windows XP zen, Windows 7-arekin  gero eta gehiago hasi zen erabiltzen. 
Baina gauzak orduntikan aldatu dira, gaur egun, Windows XP jada ez da erabiltzen, Windows 7-tik Windows 10-era pasatu da, baina guzti honen gainean beste sistema eragile batek agintzen du, jada ez da ordenagailukoa, orain mugikorraren sistema eragilea da gehien erabiltzen dena, argazki honetan hobeago ikusiko duzue, (2016 urtekoa): 
Hemen ikusi daiteke, 2012.urtetik gaur egunera nola joan den android indarra hartzen:












Bibliografia












Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

PERIFERIKOAK: SARRERAKOAK ETA IRTEERAKOAK

OINARRIZKO PLAKA

BILTEGIRATZE UNITATEAK