Mezuak

AGURRA

Iritsi da eguna agur esatekoa, espero dut blog hauekin asko ikasi izana 😁😁 , Agur eta Hurrengo arte!!!!!🙋🙋🙋🙋 Ia ahaztu zait!!! Hemen lagatzen dizuet nere ikaskideen blog-ak!!!!!! https://nireordenagailuaeraiki.blogspot.com.es/  (Xabat) https://nireordenagailuaeraikitzen.blogspot.com.es/ (Paula) https://nireordenagailua.blogspot.com.es / (Julen) https://eddycristian6666blog.blogspot.com.es / (Eddy) http://hardwareaezagutzen.blogspot.com.es / (Elene)

PERIFERIKOAK: SARRERAKOAK ETA IRTEERAKOAK

Irudia
Esanahia Periferiko bat  ordenagailu  bati lotuta doan gailu fisiko bat da. Hitza ordenagailu batentzako ezinbestekoak ez diren gailuentzako erabili ohi da. Honez gain, ordenagailuaren sarreretako bat erabiliz kanpotik konektatzen diren gailuekin ere erabiltzen da terminoa, hauetako asko gaur egun beharrezko bilakatu diren arren.   Sarrerako eta Irteerako Periferikoak Argi ikus daiteke bi periferiko mota ezberdiñak daudela, alde batetik sarrerakoak, eta bestetik irteerakoak.  Sarrerakoak: Sarrerakoak, hala nola, sagua, teklatua etab... kanpoko datuak ordenagailura sartzen dutenak dira. Datu hauek leku ezberdiñetatik etor daitezke, adibide garbi bat, gu, pertsonok. Sarrerako batzuk:    Sagua:  Sagua   ordenagailuarentzako   periferiko  bat da, sarrera kontrol eta datuen gailua izanik.  Eskuaren  mugimendua ordenagailuari bidaltzeko gai da, ordenagailuak pantailaratzeko. Teklatua:...

BILTEGIRATZE UNITATEAK

Irudia
Definizioa Biltegiratze unitatea konputagailuaren unitate zentralari datuak memoria nagusitik ezabatu eta gero berriz eskuratzea ahalbidetzen dion periferikoa da. Biltegiratze Unitate Motak  Biltegiratze unitate mota asko daude, esate baterako:  Disketea: 150 Kb-ko kapazitatea du. 70. hamarkadan sortu zuen IBM-k eta bere markako konputagailuetan jarri zuen, bertako mantenuari buruzko informazioa grabatzeko. 1972an, 3740 memoriako masa zuen disko malgua aurkeztu zuten, lehen diskoak fisikoki malguak zirelako horrela deitua. Disko Gogorra: 500Gb edota 1Tb-eko kapazitatea du. Disko gogorra hainbat diskokosatzen dute, eremu magnetikoekiko sentikor diren diskoek hain zuzen ere. Disko gogorrak asko aurreratu dira 10 edo 20 Mb-eko modeloak sortu zirenetik. Gaur egun hainbat gigabyteko tamainakoak izaten dira. Pen Drive/USB: 1Gb, 2Gb, 12Gb, 64Gb...eko kapazitatea du. USB memoria bat, informazioa gordetzeko flash memoria bat erabiltzen duen bilteg...

Sistema Eragileak

Irudia
Esanahia Sistema eragilea ordenagailu batek duen programarik garrantzitsuena da, ezinbestekoa. Guztiz espezialitatuako ordenagailuak ez ezik, adibidez etxeko tresna elektrikoak, beste ordenagailu guztiak eduki behar dute, funtseskoa baita. Sistema eragilea programa multzo bat da, erabiltzailea ordenagailuarekin komunikatzeko eta baliabideak behar bezala kudeatzeko behar duen softwarea da. Hardwarearen funtsesko kudeaketa oso konplexua da erabiltzailearentzat eta sistema eragileak sistemaren ulermena eta erabilpena errazten dio. Sistema Eragile Ospetsuenak WINDOWS: Microsoft Windows sistema eragile komertzial bat da ordenagailu pertsonalentzat. Multzo hau Microsoftek lehen aldiz 1985. urtean aurkezut zuen eta gaur egun konputagailu pertsonalen merkatu mundiala menperatzera iristi da. Windowsen bertsio berriak sistema eragile osoak dira. LINUX:   Linux ordenagailurako nukleo  libre baten izena da. Software librearen nahiz kode irekizko garapenaren adibider...

OINARRIZKO PLAKA

Irudia
Esanahia Plaka basea, ordenagailuaren barneko gailu guztiei laguntza fisikoa emateko eta konektatzeko ardura da.  Segun eta nolakoa den  plaka basea, ram memoria gehiago edo gutxiagokoa izango da, baita zenbat usb portu edukiko dituen ere.  Oinarrizko Plakaren Atalak Irudian azaltzen diren guztietatik hauek dira garrantzitsuenak: Prozesadorea konektatzeko zokalo edo gunea.  RAM memoria moduluentzako erretenak. EIDE atakak: disko gogorra, CD, DVD eta disketera Plaka nagusiarekin konektatzeko. AGP: txartel grafikoa konektatzeko erretena PCI atakak: ordenagailuari txartel berriak konektatzeko erabili ohi da: soinu txartela, TV txartela, sare txartela, etab. Sarrera irteerako portuak: monitorea, inprimagailua, teklatua, sagua eta beste periferikoak plaka nagusiarekin konektatzen ditu.  Argindarraren ataka: elikagai iturritik datorren argindar kableak hona konektatuko ditugu. BIOS memoria. Pila: ordenagailua itzaltzeko BIOS-eko d...

RAM MEMORIA

Irudia
  Esanahia RAM esanahia   R andom  A ccess  M emory (Ausazko Sarbidedun Memoria) da.  Irakurtzeko eta baita idazteko  aukera eskaintzen duen memoria da.  Memoria hegazkorra  da, korrontea kentzean bere edukia ere galtzen du . Normalean denbora baterako memoria bezala erabiltzen da, datu ez iraunkorrekin. Ram Memoriaren Historia Ram motatako lehenetariko bat nukleo magnetikoduna izan zen,  1949 eta 1952 bitartean garatuta. Geroago, z irkuitu integratuen garapenak (60ko hamarkadaren amaieran eta 70eko hamarkadaren hasieran) ordezkatuko lioke .  1969an, Siliziozko konduktoreak erabilitako RAM memoriak atera zuen Intel enpresak. Memoria honek 64 bits zituen. Urte bat geroago DRAM(Dinamyc Random Acces Memory) memoria atera zuten 1024 bytekin, honek magnetikodunen bukaera ekarri zuen.1973an beste berrikuntza bat eman zen, memoria RAMa txikitzea ahalbidetu zuena, horrekin, estandarra bezala gelditu zen. MOSTEK enpresa sortu zue...

Mikroprozesadorea

Irudia
Esanahia O rdenagailuko  prozesadore bat da, ordenagailuko  prozesatzeko unitate zentralaren  (PUZ) eginkizunak  zirkuitu intregratu  bakarrean barne hartzen dituena,  edo gehienez ere zirkuitu integratu gutxi batzuetan. Mikroprozesadorearen Historia Kalkulagailu-fabrikatzaile japoniar batek 1969an Intel osagai elektronikoen fabrikatzaileari zirkuitu integratu bat enkargatu zion, egiten zituzten kalkulagailuetan txertatzeko. Baina, Intelek ikusi zuen, ohikoak zituzten prozedurak erabiltzen bazituzten zirkuitu hura egiteko, kalkulagailua garai hartako miniordenagailuak bezain garestia irtengo zela, eta haiek zuten ahalmena ez zuela izango. Beste zerbait planteatu behar zutela erabaki zuten. Kalkulagailuaren zirkuitu logikoak txiparen barruan elkarrekin konektatzen ibili gabe, pentsatu zuten hobe zela kalkulagailuaren funtzioak izango zituen txip programagarri bat egitea.    Intel 4004 (i4004) izan zen, 4bit-eko  CPU-a lehenen...